[22/05/2012] Bertso saioa

Datorren ostegunean, maiatzak 24, 5 eta 6. mailako neska-mutilek, ahozkotasuna bultzatzeko programaren barruan, bertso saio bikaina eskeiniko digute Beheko Plazan arratsaldeko 6:00etan.

Bertan euskal eta bertsozale guztiok gure ikasleek sortutako bertsoez  ezezik  ikasturtean zehar landutako hainbat doinuz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

 


[19/05/2012] Igeriketa III

Bigarren mailakoak igeriketa ikastaroa amaitzear daude eta ondoren lehenengo mailakoek, maiatzaren 23an, hasiko dute ikastaroa.

Egutegia ordutegia eta beste hemen aurkituko dituzue

 

 

 

 


[16/05/2012] Mutrikuko institutua

Institututik honako hau helarazi digute.

 

 

 


[16/05/2012] Aldaketak Eskola kirolean

Asteburu honetarako (maiatzak 19) kirol eskolako Funky eta Hip Hop jardunaldiak   antolatuak zeuden, benjaminentzako 10:00etan eta alebinentzako 11:30etan.

Ordutegia aldatu egin dute, horren ondorioz bai benjaminek, bai alebinek, 11:30etan izango dituzte Funky eta Hip Hop ikastaroak kiroldegian.

 


[14/05/2012] Kirol eskola

Kirol eskolatik udako ekintzen berri ematen duen liburuxka ekarri digute. Bertan izen emate orria, epea, prezioa.. agertzen dira

 

 

 


[08/05/2012] Gamarra

Urtero bezala aurten ere Gamarrako igerilekuetara joango gara.

Ikasturte hasieran etxera eraman zenuten "Plangintza" liburuan, Ekainaren 30an joatekoak ginela jartzen du, baina data aldatu dugula adierazteko idazten dugu oraingo honetan. Hain zuzen ere Ekainaren 23an egingo dugu irteera hau guraso irakasle eta ikasleek alkarrekin.

Aurreraxeago  izango duzue guzti honen berri.


[04/05/2012] 6. mailakoak udaletxean

Seigarren mailako neska mutilek, Agenda 21 proiektuaren barruan, herriko mugikortasuna ikertu ondoren txosten bat  egin dute. Atzo aurkeztu zuten udaletxean.

Txostena udalzaingoarekin eta aparejadorearekin aztertu zuten eta mugikortasuna sakonean jorratuz, hainbat galdera, iradokizun eta proposamen egin zituzten.

 

 


[03/05/2012] Eskola kirola

Eskola kiroletik bi ohar pasatu dizkigute: bat maiatzeko asteburuetako ekintzen berri emanaz  eta bestea uda kanpainari buruzko informazioarekin.

 

 

 


[26/04/2012] Igeriketa II

Datorren astean bigarren mailakoak hasiko dira igeriketa ikastaroan.

Argibidieak hemen

 

 


[25/04/2012] Ipuin lehiaketa

Apirilaren 23an Nazioaarteko Liburu Eguna zela eta Eibarko El Corte Inglesak I. ipuin lehiaketa antolatu zuen 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Parte hartzeko euskaraz edo gazteleraz idatzitako lan bat aurkeztu behar zen eta horixe bera egin zuten gure ikastetxeko 3 ikaslek, hain zuzen ere Ainara Uranga, Irati Alberdi eta Yani Nikolaevak.  Ainara gertatu zen finalista eta Irati lehiaketako irabazle.

Sari banaketa apirilaren 21ean arratsaldeko 6etan El Corte Ingleseko areto  nagusian egin zen eta  liburu batzuk jaso zituzten opari gisa. Ziur asko liburu horiek irakurle bikainak izaten lagunduko diete eta beharbada bihar edo etzi datozen belaunaldiak unkituko dituzten istorio bikainak idatzi ahal izango dituzte.

Etorria badute!

Zorionak!!!!


atras 1 | 2 | 3 ... 27 | 28 | 29 | 30 | 31 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak