[15/06/2012]

Ohar honen bidez 3. mailako umeen gurasoek jakingo duzue noten bila noiz etorri. Txangoen berri ere izango duzue.

 

 

 

 


[14/06/2012] Eskola kirola

Eskola kirolak datorren ikasturterako programa berria aurkeztu du. Izena emateko orria ere ekarri digute.

 

 


[14/06/2012] Saloutik berriak

Dakizuenez gure abentura zaleak atzo Portaventuran ibili ziren. Gaur dotore-dotore prestatu dira eta Pinedako Aquaparkera joan dira. Han, era guztietako igerilekuak probatu dituzte. Txirristan irristatu eta izurdeen jauzi eta txiribueltak ikusten egon dira.

 

 

 

 

 


[13/06/2012] 3, 4, 5 urte eta Lehenengo maila

3,4 eta 5 urte eta Lehenengo mailakoentzat oharra.

Bertan txostenak jasotzeko eguna eta txangoei buruzko informazioa aurkituko duzue.

(5 urteko gelakoek 20 eta 21 ean jaso ditzakete txostenak. Eskatu txanda andereñoari)

 

 


[13/06/2012] Portaventuratik berriak

Gure bidaiariak atzo gauean bapo afaldu zuten eta gaur goizean sartu Txu - Txu trenean eta Portaventurara iritsi dira. Han  "mendebalde urrunean"," ur lasterretan" ea... ibili dira.

Eguraldia primerakoa eta giroa ezin hobea.

 


[12/06/2012] Portaventurara bidaia

Gaur goizeko seiterdietan 6. mailako ikasleak abiatu dira Salou aldera. Bidaia luzea da baina  ez zaie umorerik falta. Hala erakusten du autobusean atera eta  bidali duten argazkiak behintzat. 

Arratsaldeko 15:00etan iritsi dira Saloura. Eguraldia oso ona,  28º eta  zerua oskarbi

 


[08/06/2012] Ondarruko igeri taldea

Ondarruko igeri taldeak bilera informatibo bat antolatu du.

Beraiek egiten dituzten ekintzen berri eman eta  izena emateko epea laister zabalduko dela esateko ekarri dute honako  orria.

 

 


[07/06/2012] Bigarren Jaunartzea

Katekistek aurten Lehengo Jaunartzea egin duten 3. mailako haurrentzat oharra bidali digute.

Bertan datorren igandeko elizkizunari buruzko jarraibideak adierazten dira.

 

 


[05/06/2012] Zesta punta

"Danok bat" zesta punta elkarteak inskripzio orria helarazi digute.

 Izena emateko orria  nahi duenak klikatu hemen

 

 


[01/06/2012] 6. maila Portaventura

Dakizuenez seigarren mailako neska-mutilek Portaventurara egiten dute azkenengo Samielako txangoa.

Datorren asteartean, ekainak 5 arratsaldeko 4:15etan egingo dugun batzarrean emango zaizuei gai honi buruzko,informazioa, arauak, prezioak.... 

 

 


atras 1 | 2 | 3 ... 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak