Bihar ostirala Irailak 27 San miguel eguna ospatuko dugu.
Arratsaldeko 14:00etan jokuak hasiko dira jolastokian. Ondoren buruhandiak etorriko zaizkigu bisitatzera eta bukatzeko txokolate goxoa dastatzeko aukera izango dugu.
Ondo pasa!!!
Nahiz eta Ekainean idatzi genuen oharrean gaur ipintzen zuen, jakin ezazue 2, 3 eta 4 urteko umeen gelako gurasoen batzarra bihar, irailak 4 arratsaldeko 18:00etan izango dela.
Barkatu eragozpenak.
Opor luze eta ederrak igaro ondoren, hemen gaituzue presko-presko berriz ere lanari ekiteko prest.
Presta dezagun ba materiala lehenbaitlehen.
Horretarako hemen dituzue liburuak erosteko jarraibideak.
Gaizki esanak barkatu
ondo esanak gogoan hartu
bihotz bihotzez uda on ona pasatu.
Badakizue gabonetan egutegiak saldu genituela eta ekainean zozketa bat egin dugula. Diru pilua lortu dugu:
GUZTIRA 3605 €
Zertarako? Dagoeneko jakina da Cumbibirako ume talde bati laguntzeko dela. Ziur asko zuen buruari galdetu diozuela: zertan lagundu diegu? Zer egiten dute diruarekin? Nork?... Hona hemen guzti honi buruzko azalpenak.
Datorren ikasturterako oharrak aurkituko dituzue hemen:
- 2, 3 eta 4 urteko gelara doazen umeen gurasoentzat
Laranja koloreko 271 txartelarekin Sabina Lekube Gatzagaetxeberria izan da gure zozketaren lehenengo sariduna. Pozik jaso du ordenagailu portatila Dennisen eskutik.
Bigarren saritua berriz txartel urdina eta 428 zenbakiarekin Angeles Uranga izan da. Bere alabak jaso du oparia Lurdes eta Imaren eskutik hain zuzen ere eskolako material sorta ederra.
Cumbibirako umeentzako gosaria behintzat denboraldi baterako ziurtatuta dugu.
Mila esker guztioi zuen eskuzabaltasunagatik !!!
Hona hemen "El Diario Vasco" egunkariak honi buruz idatzitakoa
Gaur goizeko 10:45etan Cumbibirarako umeei laguntzeko antolatu dugun zozketa solidarioa burutu da eskolako jolastokian. Ikastetxeko ikasle guztiak lekuko direlarik honako zenbakiak suertatu dira sarituak.
Kontutan izan txartelaren koloreak ere aintzakotzat hartu behar direla. Lehenengo saria laranja da eta bigarrena urdina.
Saridunik agertuko ez balitz 7 egunetako epean ordezko zenbakiak aterako lirateke. Zorte on!!!
|