[16/05/2012] Aldaketak Eskola kirolean

Asteburu honetarako (maiatzak 19) kirol eskolako Funky eta Hip Hop jardunaldiak   antolatuak zeuden, benjaminentzako 10:00etan eta alebinentzako 11:30etan.

Ordutegia aldatu egin dute, horren ondorioz bai benjaminek, bai alebinek, 11:30etan izango dituzte Funky eta Hip Hop ikastaroak kiroldegian.

 


[14/05/2012] Kirol eskola

Kirol eskolatik udako ekintzen berri ematen duen liburuxka ekarri digute. Bertan izen emate orria, epea, prezioa.. agertzen dira

 

 

 


[08/05/2012] Gamarra

Urtero bezala aurten ere Gamarrako igerilekuetara joango gara.

Ikasturte hasieran etxera eraman zenuten "Plangintza" liburuan, Ekainaren 30an joatekoak ginela jartzen du, baina data aldatu dugula adierazteko idazten dugu oraingo honetan. Hain zuzen ere Ekainaren 23an egingo dugu irteera hau guraso irakasle eta ikasleek alkarrekin.

Aurreraxeago  izango duzue guzti honen berri.


[04/05/2012] 6. mailakoak udaletxean

Seigarren mailako neska mutilek, Agenda 21 proiektuaren barruan, herriko mugikortasuna ikertu ondoren txosten bat  egin dute. Atzo aurkeztu zuten udaletxean.

Txostena udalzaingoarekin eta aparejadorearekin aztertu zuten eta mugikortasuna sakonean jorratuz, hainbat galdera, iradokizun eta proposamen egin zituzten.

 

 


[03/05/2012] Eskola kirola

Eskola kiroletik bi ohar pasatu dizkigute: bat maiatzeko asteburuetako ekintzen berri emanaz  eta bestea uda kanpainari buruzko informazioarekin.

 

 

 


[26/04/2012] Igeriketa II

Datorren astean bigarren mailakoak hasiko dira igeriketa ikastaroan.

Argibidieak hemen

 

 


[25/04/2012] Ipuin lehiaketa

Apirilaren 23an Nazioaarteko Liburu Eguna zela eta Eibarko El Corte Inglesak I. ipuin lehiaketa antolatu zuen 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Parte hartzeko euskaraz edo gazteleraz idatzitako lan bat aurkeztu behar zen eta horixe bera egin zuten gure ikastetxeko 3 ikaslek, hain zuzen ere Ainara Uranga, Irati Alberdi eta Yani Nikolaevak.  Ainara gertatu zen finalista eta Irati lehiaketako irabazle.

Sari banaketa apirilaren 21ean arratsaldeko 6etan El Corte Ingleseko areto  nagusian egin zen eta  liburu batzuk jaso zituzten opari gisa. Ziur asko liburu horiek irakurle bikainak izaten lagunduko diete eta beharbada bihar edo etzi datozen belaunaldiak unkituko dituzten istorio bikainak idatzi ahal izango dituzte.

Etorria badute!

Zorionak!!!!


[24/04/2012] Zorionak Dennis

Gaur Dennisek 31 urte eder bete ditu.

 

   -Urteek ez zaitzatela zaharragoa egin, jakintsuagoa baizik.

 

Zorionak!!!!

 


[23/04/2012] Itxita

   

Jakin ezazue hemendik aurrera gure patioa zeharkatzen duen San Miguel kalea itxita egongo dela  lehen hezkuntzako umeak jolasorduan kanpoan dauden bitartean, hau da, 10:20etatik 10:50etara eta arratsaldean berriz ikastetxetik irteteko orduan, hau da, 16:00etatik 17:30etara. (euria ari duenean ez)

Beraz kotxeek ez dute ordu horietan goitik behera pasabiderik izango eta gure umeen  ziurtasuna hobetuko da.


[19/04/2012] Mendi irteera

Burumendi mendi elkarteak mezu bat bidali digu asteburu honetarako. Hain zuzen ere datorren igandean apirilaren 22an umeentzako irteera bat egingo dute Olatz aldera.

Joan nahi duena goiko paradan egon dadila goizeko 9:30etan

 


atras 1 | 2 | 3 ... 33 | 34 | 35 | 36 | 37 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak