[14/02/2013] Angelman eguna

Gaur, otsailak 15, Angelman sindromearen nazioarteko eguna ospatzen da. Sindrome hau duten umeek adimen eta psikomotore atzerapena izaten dute eta besteak beste komunikazio gaitasun urriak  dituzte. Gaixotasun arrarotzat hartzen da, jaiotako 20.000 eta 30.000 umeen artean batek bakarrik izaten baitu sindromea.

Dakizuenez Estatu Batuetan gai honi buruz egiten ari diren ikerketak bultzatzeko mugikor zaharrak jasotzen ari gara aspaldian. Hain zuzen ere 338 jaso ditugu dagoeneko eta oraindik  epea zabalik dago, beraz oraindik sasoian zabiltzate gehiago ekartzeko. 

Aitorrek sindrome hau du, hiru urteko gelan dago eta badu zeregina franko. Baina ez berak bakarrik ingurukook ere badugu ikastekorik:

Samielako hezkuntza elkartea osatzen dugun guraso, ikasle, irakasle, zaintzaile garbitzaile eta beste guztiok Aitor ondo zaindu, babestu, hezi eta maitatu nahi dugu horretarako gaixotasuna ezagutzetik hasi beharko genukelakoan gaude beraz hemen apur bat ulertzen lagunduko digun informazioa.

Zuekin gaude!


[08/02/2013]

Oharra

Gaur dugun eguraldia ikusita karnabaletako jaialdia frontoian egingo dugu. Erakustaldia 15:15etan hasiko da.

Kontutan izan 16:00etarako frontoia libre utzi behar dugula.


[01/02/2013] Mobilak


[30/01/2013] Junek 2. saria

FEGUIAPAk, Gipuzkoako Guraso elkarteen federazioak, urtero antolatzen du marrazki leihaketa Gipuzkoa mailan. Guk urtero partzen dugu eta askotan lortu ditugu sariak.

Oraingoan 4 urteko gelako June Ibaibarriaga Collazok  Gabonetako marrazki leihaketan 2. saria irabazi zuen.

Garaikurra eta opari ederrak jaso zituen.

Zorionak June jarraitu horrela!


[25/01/2013] Matrikulatze epea zabalik

Urtarrilaren 28tik Otsailaren 8ra  matrikulatze epea zabaltzen da, eskeintzen dizuegunaren berri emateko batzar bat izango dugu. Bertan gelak eta instalazio  guztiak ikusteaz gain, irakasleekin edozein zalantza argitzeko aukera izango duzue.

Horretarako aukeratu dugun eguna, Urtarrilak  28 da, arratsaldeko 18,30 etan ikastetxean.


[23/01/2013] Samielatik Cumbibirara

Gaur goizean Letizia,  Ima Arrunategiren ahizpa, etorri zaigu eskolara.

Badakizue Leti Perun bizi dela eta gure proiektu solidarioaren ardatz nagusia bera dela; gabonetan egutegiekin jasotako diru guztia berak erabiliko bait du Hego Cumbibirako haurrei gosaria erosteko.

Umeei guzti honen berri eman eta hango egoera latza aurrez aurre azaltzeko 5-12 urte bitarteko umeekin taldeka bildu da. Gure proiektua azaltzeko bideoa ikusteko aukera ere izan dute haurrek eta makina bat galdera egin diote.

Oso interes haundia erakutsi  eta jarrera ezin hobea izan dutela esan digu Letik.

Bukatzeko edozeini era guztietako azalpenak eskeintzeko prest dagoela esanaz agurtu zaigu.

Gaur benetan gauza garrantzitsuak ikasi ditugu denok. Mila esker Letizia.

Argazkiak


[18/01/2013] Tanborrada egoitzan

Bigarren eta hirugarren mailako umeak zaharren egoitzara joan dira tanborrada jo, gure aitona amonei bizi poza eman  eta apurtxo bat alaitzera.

Bertakoek biziki eskertu digute gure umore ona eta beraiek ere dotore jo dute . Haurrek bide batez eskuzabaltasuna eta maitasuna erakustearen garrantziaz jabetzeko pausu txiki bat eman dute. (Argazkiak)

Gora San Sebastian!


[17/01/2013]

Bihar arratsaldean, urtero bezala, danborrada egingo dugu, baina euria iragarri dutenez, Miruaitz frontoian izango da.

Hasiera  15:30 aldera izango da eta 16:00etarako amaituko da.

Ondoren  zestako entrenamenduak daudenez bukatu bezain laister kantxa libre uzteko eskatu digute.

 


[16/12/2012] Oharrak

Ezetz asmatu zenbat mobil batu ditugun?


[11/12/2012] Argazkiak Anoetan

Seigarren mailakoak zintzo zintzo portatu ziren Donostian. Beraiei esker Realak puntu bat eskuratu omen zuen  eta argazkiak  bidali zizkiguten Anoetatik.

 

 

 

 


atras 1 | 2 | 3 ... 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 | 43 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak