[12/09/2016] Iratxo ludoteka

Ikasturtearen hasierarekin batera Iratxo ludoteka ere martxan jarriko da. Zehazki, irailaren 19tik 29ra ate irekiak egingo dituzte.

Gehiago jakiteko Klikatu argazkian. 

 

 

 

 


[08/09/2016] JANGELAKO MENUA: IRAILA

 

 

IRAILEKO JANGELAKO MENUA HEMEN IKUSI DEZAKEZUE

 

 

 


[07/09/2016] 3 eta 4 urteko geletako batzarrak

  Bihar, osteguna, hilak 8 arratsaldeko 6etan ikasturte hasierako batzarra egingo dugu 3 eta 4 urteko geletako haurren gurasoekin.

 

 

 

 

 

 


[05/09/2016] Eskolara!!!

  Bihar asteartea goizeko 8:45 etan hasiko dugu ikasturte berria.

  Gogoratu goizeko  saioa bakarrik izango dugula irailaren 23ra arte. 

       -8:45 - 12:00  2,3,4, 5 urteko gelakoek.

       -8-45 -12:30  1.go mailatik 6. mailara artekoek.

Zuen antolakuntzarako hemen dituzue

 2016-17 ikasturteko egutegia

 Ordutegiak

 Jangelako izen-emate orria

 Animo!!!


[31/08/2016] LIBURU BANAKETA

  

 

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!!!

 

Hona hemen liburu berrien zerrendak PREZIOEKIN:

     3 urte                   1. MAILA              4. MAILA

     4 urte                   2. MAILA              5. MAILA

     5 urte                   3. MAILA              6. MAILA

 

     Irailak 2an 11:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 18:30tara. 

 

      Ordainketa egiteko KONTU KORRONTEA eta gainerako OHARRAK HEMEN 

 


[12/07/2016] Cumbibirara Proiektu Solidarioa

Kaixo lagunak!!!!

Kurtso bukaera dela eta aurtengo ekintza solidarioen berri ematera gatoz. Lehenik eta behin eskerrak guztioi  gure  “Samielatik Cumbibirara“ proiektuaren barruan antolatutako  ekintza solidarioetan parte hartzeagatik.

Aurtengo ikasturtean egutegien salmenta eta zozketa bat burutu ditugu. Oso erantzun ona eta partehartze handia izan da eta guztioi esker gure Cumbibirako lagunek gosaltzen jarraitu ahal izango dute. Ordenagailu bat ere behar izan dute eta denon laguntzari esker posible izan da erostea. Aipatu baita ere aurten 122 haur izan direla gosaria jaso dutenak. Ekainean burututako zozketa solidarioarekin adibidez 1.600 euro irabazi ditugu eta diru kopuru horrek 5 edo 6 hilabetetarako 122 haurren gosaria ziurtatzen digu.

Beraz jarrai dezagun parte hartzen orain arte bezala hemengo gutxik han asko suposatzen  duelako!!!!

 

ESKERRIK ASKO GUZTIOI !!!!            UDA ONA PASA !!!!


[29/06/2016] 2016-17 ikasturterako liburuak

Hona hemen 2016-17 ikasturterako liburuen zerrendak

3 urte

4 urte

5 urte

1. maila

2. maila

3. maila

4. maila

5. maila

6. maila

 

 

Hona hemen liburuak erosi eta kurtso hasierarako jarraibideak ematen dituzten eskutitzak

   

 

zuzendaritza@sanmiguelikastetxea.eus


[23/06/2016] Gamarrarako irteera larunbatean, ekainak 25.

Azkenean bagoaz!!

Eguraldiaren iragarpena oso ona ez den arren, nahi duenari joateko aukera eman nahi diogu.

Mesedez deitu eskolara (943603195) edo idatzi helbide honetara: (zuzendaritza@sanmiguelikastetxea.eus).

  •     Bazoazten edo ez esateko.

·       Zenbat.

·       Autobusez edo kotxez.

Zabaldu mezu hau mesedez.

ORDUTEGIA

  • Irteera: goizeko 10:00etan goiko geltokitik
  • 12:00etan joko eta jolasak rugbi zelai inguruan
  • Bueltatu: arratsaldeko 5:00 etan Gamarratik

[21/06/2016] Matrikulatze epea zabalik


[16/06/2016] Gamarrako txangoa

Kaixo Guraso:

Larunbaterako iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, Gamarrarako txangoa atzeratzea erabaki dugu.

Hasiera batean eta eguraldiak laguntzen badu, datorren larunbatean (ekainak 25), joango gara.

Astean zehar ipiniko gara zuekin harremanetan eta norbaitek iritziz aldatuz gero, esan tutoreari.

Ez duzue  inongo konpromezurik.


atras 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 ... 30 | 31 | 32 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak