[26/09/2013] San Miguel eguna

Bihar ostirala Irailak 27  San miguel eguna ospatuko dugu.

Arratsaldeko 14:00etan jokuak hasiko dira jolastokian. Ondoren buruhandiak etorriko zaizkigu bisitatzera eta bukatzeko txokolate goxoa dastatzeko aukera izango dugu.

Ondo pasa!!!

 

 


[09/09/2013] Jangela

Bihar asteartea Irailak 10 jangela zerbitzua hasiko da martxan. Honen berri hemen aurkituko duzue.

 

 

 

 

 


[03/09/2013] Akatsen zuzenketa

Nahiz eta Ekainean idatzi genuen oharrean gaur ipintzen zuen, jakin ezazue 2, 3 eta 4 urteko umeen gelako gurasoen batzarra bihar, irailak 4 arratsaldeko 18:00etan izango dela.

Barkatu eragozpenak.


[27/08/2013] Ongi etorri 2013-14 ikasturteari

Opor luze eta ederrak igaro ondoren, hemen gaituzue presko-presko berriz ere lanari ekiteko prest.

Presta dezagun ba materiala lehenbaitlehen.

Horretarako hemen dituzue liburuak erosteko jarraibideak.


[28/06/2013]

Gaizki esanak barkatu

ondo esanak gogoan hartu

bihotz bihotzez uda on ona pasatu.

               


[25/06/2013]

Badakizue gabonetan egutegiak saldu genituela eta ekainean zozketa bat egin dugula. Diru pilua lortu dugu:

  • Egutegiekin: 1580 €
  • Dohaintza gisa 225 €
  • Zozketarekin 1800 €

  GUZTIRA 3605 €

Zertarako? Dagoeneko jakina da  Cumbibirako ume talde bati laguntzeko dela. Ziur asko zuen buruari galdetu diozuela: zertan lagundu diegu? Zer egiten dute diruarekin? Nork?... Hona hemen guzti honi buruzko  azalpenak.


[24/06/2013] Oharrak 2013-14

Datorren ikasturterako oharrak aurkituko dituzue hemen:

- 2, 3 eta 4 urteko gelara doazen umeen gurasoentzat

- 5 urtetik gorakoentzat

 

 


[21/06/2013] Agertu dira sarituak.

Laranja koloreko 271 txartelarekin Sabina Lekube Gatzagaetxeberria izan da gure zozketaren lehenengo sariduna. Pozik jaso du ordenagailu portatila  Dennisen eskutik.

Bigarren saritua berriz   txartel urdina eta 428 zenbakiarekin Angeles Uranga izan da.  Bere alabak jaso du oparia Lurdes eta Imaren eskutik hain zuzen ere eskolako material sorta ederra.

Cumbibirako umeentzako gosaria behintzat denboraldi baterako ziurtatuta dugu.

Mila esker guztioi zuen eskuzabaltasunagatik !!!

Hona hemen "El Diario Vasco" egunkariak honi buruz idatzitakoa

 


[20/06/2013] Zozketa

Gaur goizeko 10:45etan Cumbibirarako umeei laguntzeko antolatu dugun zozketa solidarioa burutu da eskolako jolastokian. Ikastetxeko ikasle guztiak lekuko direlarik honako zenbakiak suertatu dira sarituak.

Kontutan izan txartelaren koloreak ere aintzakotzat hartu behar direla. Lehenengo saria laranja da eta bigarrena urdina.

Saridunik agertuko ez balitz 7 egunetako epean ordezko zenbakiak aterako lirateke. Zorte on!!!

 


[14/06/2013] Gamarra

Aurten ere ikastetxeko ume, guraso, irakasle eta langileak elkarrekin Gamarrako igerilekuetara joan eta egun bikaina igarotzeko aukera izango dugu.

Honi buruzko informazioa hemen.

 


atras 1 | 2 | 3 ... 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 ... 34 | 35 | 36 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak