[13/06/2013] Oharrak

[13/06/2013] Saloutik berriak

Gure abentura zaleek atzo Portaventurako bazter guztiak miatu ondoren afari goxoa jan zuten hotelean. Gauean dantzan egin  eta  gaur Akuapolisen dabiltza eguzkitan .

Oso ondo portatzen ari direla ikus dezakezue argazki hauetan. Nahiz eta bero egiten duen uretan sartuta freskura ederrean dabiltza. Irakasleak ere gustora eta denak lasai lasai urte osoko urduritasunak astinduz


[12/06/2013] Samiela culinary centre

Nahi al duzue  urtebeteko gelan zertan ibiltzen diren ikusi?

Hemen duzue zentzumenak landu, sormena sustatu eta esperimentatzeko era desberdin bat.

Hor goian "Haurtzaindegia"n klikatuz gero topatuko duzue "Espagetien tailerra" edo bestela hementxe bertan.


[12/06/2013] Portaventura I

Eguraldi beroa gaurkoan Mediterraneo inguruan. Portaventuran ibiltzeko oso ondo!

Hona hemen derrigorrezko talde argazkia sarreran eta bestea "Pajaro locorekin"

 

 

 


[11/06/2013] PortAventura

Gaur goizeko  6:00etan seigarren mailako hamalau neska mutilak abiatu dira Salou aldera. 

Lurdes eta Dennisekin joan dira, maletak ere umore onez beteta eraman dituzte.

Bidean atsedentxo baten ondoren  laister heldu dira bertara. Eguraldia primerakoa.


[07/06/2013] 3, 4, eta 5 urtekoentzat

   3, 4 eta 5 urteko umeen gurasoentzat oharra

 

 

 

 


[06/06/2013] Agenda 21

Asteartean lau eta bostgarren mailako neska mutilak udaletxera joan ziren Agenda 21 programaren barruan proposamenak egitera.

Hona hemen "Diario Vasco" egunkarian honi buruz idatzi zutena.

 

 


[29/05/2013]

                         Grebari buruzko oharra

 

 


[15/05/2013] Sare sozialak

Sareak aspaldiko kontuak dira. Makina bat arrain ekarriko zizkiguten honez gero etxera...

Baina "oraingo sare  hauek":

  • zertarako dira?
  • nolakoak dira?
  • Ez al gaituzte geu harrapatuko?...

Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak “SARE SOZIALAK ETA ADINGABEAK” oinarrizko ikastaro bat garatu du.

Ikastaroa, doakoada eta familientzat orientabide baliagarria izan dadila nahi da, nola  jardun seme-alabekin Sare Sozialak erabiltzerakoan eta zer egin arazoak sortzerakoan.

Ikastaroak bideoak eta adingabekoen testigantzak ditu barne, baita loturak gaiari buruz sakontzeko.

Bertara sartzea animatzen zaituztegu


[14/05/2013] Cumbibira

Berandu baina bagatoz gure ikastetxeko proiektu solidarioari buruzko informazioaren berri ematera. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektuko lehen ekintzan izan duzuen partehartzeagatik; izan ere uste genuena baino handiagoa izan baita. Egutegien salmentarekin 1.580 € batu ditugu eta beste 225 € herritarren dohaintza gisa. Beraz, guztira 1.805 € jaso ditugu.

 

Bestalde, jakinarazi astelehena, apirilak 29, hasiko dela Leticia Cumbibirako eskolan 140 haurri gosaria banatzen. Horri buruzko informazio gehiago gure ikastetxeko web orrian izango duzue eskuragarri argazki eta guzti.

 

Bukatzeko, jadanik hasi gara bigarren ekintza bat prestatzen; zozketa bat hain zuzen ere. Izango duzue hau guztiaren berri.

 

ESKERRIK ASKO GUZTIOI ! ! !


atras 1 | 2 | 3 ... 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 ... 34 | 35 | 36 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak