[29/05/2013]

                         Grebari buruzko oharra

 

 


[15/05/2013] Sare sozialak

Sareak aspaldiko kontuak dira. Makina bat arrain ekarriko zizkiguten honez gero etxera...

Baina "oraingo sare  hauek":

  • zertarako dira?
  • nolakoak dira?
  • Ez al gaituzte geu harrapatuko?...

Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak “SARE SOZIALAK ETA ADINGABEAK” oinarrizko ikastaro bat garatu du.

Ikastaroa, doakoada eta familientzat orientabide baliagarria izan dadila nahi da, nola  jardun seme-alabekin Sare Sozialak erabiltzerakoan eta zer egin arazoak sortzerakoan.

Ikastaroak bideoak eta adingabekoen testigantzak ditu barne, baita loturak gaiari buruz sakontzeko.

Bertara sartzea animatzen zaituztegu


[14/05/2013] Cumbibira

Berandu baina bagatoz gure ikastetxeko proiektu solidarioari buruzko informazioaren berri ematera. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektuko lehen ekintzan izan duzuen partehartzeagatik; izan ere uste genuena baino handiagoa izan baita. Egutegien salmentarekin 1.580 € batu ditugu eta beste 225 € herritarren dohaintza gisa. Beraz, guztira 1.805 € jaso ditugu.

 

Bestalde, jakinarazi astelehena, apirilak 29, hasiko dela Leticia Cumbibirako eskolan 140 haurri gosaria banatzen. Horri buruzko informazio gehiago gure ikastetxeko web orrian izango duzue eskuragarri argazki eta guzti.

 

Bukatzeko, jadanik hasi gara bigarren ekintza bat prestatzen; zozketa bat hain zuzen ere. Izango duzue hau guztiaren berri.

 

ESKERRIK ASKO GUZTIOI ! ! !


[03/05/2013] Matrikulatze epea zabalik

 

2012 eta 2013. urtetan jaiotako umeen matrikulatze epea zabalik dago. Honi buruz informazio gehiago aurkituko duzue honako lotura hauetan.

 

 

 


[29/04/2013] Igeriketa bigarren maila

Laster, bigarren mailako haurrak igeriketa ikastaroarekin hasiko dira. Guztira 8 saio izango dira  arratsaldez. Beti bezala 14:00etatik 16:00etara izango da.

Egunak: maiatzak 6, 8, 10, 13, 15, 17, 20 eta 22.

Gogoratu txapela, toaila eta txankletak derrigorrezkoak direla.


[17/04/2013] Arantzazun

Atzo hiru eta laugarren mailako neska mutilak Arantzazura joan ziren.

Bertan arte garaikidea eta inguruak ikusteaz gain artzain munduari buruzko hainbat gauza ikasi zituzten eta gatzatoa egin eta dastatzeko aukera izan zuten.

Hona hemen argazkiak

 

 


[11/04/2013]

374


[20/02/2013] Pakearen eguna

Joan zen Urtarrilaren 30ean munduan zehar nazioarteko pakearen eguna ospatu zen. Egun hau 1964. urteaz geroztik hasi zen ospatzen, hain zuzen ere Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena dela eta.

Gu ere saiatu ginen. Ikastetxeko  guztiok parte hartu genuen  antolatutako ekitaldian. Pakearen ikur ugariren artean eta Mikel Laboaren "Txoria txori" abesten genuen bitartean  bakezaletasuna aldarrikatu  eta indarkeria gaitzetsi genituen kanpoko jolaslekuan.

Gandhik zioen bezala:" Pakea lortzeko ez dago biderik, Pakea, bera da bidea"

Eta bake-bakean bukatu genuen ekitaldia.

Ikusi hemen argazkiak. (Hurrengo orrian "dercargar"en klikatuz gero segundu batzuk itxoin eta musika duen aurkezpen bat agertuko da)


[14/02/2013] Angelman eguna

Gaur, otsailak 15, Angelman sindromearen nazioarteko eguna ospatzen da. Sindrome hau duten umeek adimen eta psikomotore atzerapena izaten dute eta besteak beste komunikazio gaitasun urriak  dituzte. Gaixotasun arrarotzat hartzen da, jaiotako 20.000 eta 30.000 umeen artean batek bakarrik izaten baitu sindromea.

Dakizuenez Estatu Batuetan gai honi buruz egiten ari diren ikerketak bultzatzeko mugikor zaharrak jasotzen ari gara aspaldian. Hain zuzen ere 338 jaso ditugu dagoeneko eta oraindik  epea zabalik dago, beraz oraindik sasoian zabiltzate gehiago ekartzeko. 

Aitorrek sindrome hau du, hiru urteko gelan dago eta badu zeregina franko. Baina ez berak bakarrik ingurukook ere badugu ikastekorik:

Samielako hezkuntza elkartea osatzen dugun guraso, ikasle, irakasle, zaintzaile garbitzaile eta beste guztiok Aitor ondo zaindu, babestu, hezi eta maitatu nahi dugu horretarako gaixotasuna ezagutzetik hasi beharko genukelakoan gaude beraz hemen apur bat ulertzen lagunduko digun informazioa.

Zuekin gaude!


[08/02/2013]

Oharra

Gaur dugun eguraldia ikusita karnabaletako jaialdia frontoian egingo dugu. Erakustaldia 15:15etan hasiko da.

Kontutan izan 16:00etarako frontoia libre utzi behar dugula.


atras 1 | 2 | 3 ... 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak