[23/01/2013] Samielatik Cumbibirara

Gaur goizean Letizia,  Ima Arrunategiren ahizpa, etorri zaigu eskolara.

Badakizue Leti Perun bizi dela eta gure proiektu solidarioaren ardatz nagusia bera dela; gabonetan egutegiekin jasotako diru guztia berak erabiliko bait du Hego Cumbibirako haurrei gosaria erosteko.

Umeei guzti honen berri eman eta hango egoera latza aurrez aurre azaltzeko 5-12 urte bitarteko umeekin taldeka bildu da. Gure proiektua azaltzeko bideoa ikusteko aukera ere izan dute haurrek eta makina bat galdera egin diote.

Oso interes haundia erakutsi  eta jarrera ezin hobea izan dutela esan digu Letik.

Bukatzeko edozeini era guztietako azalpenak eskeintzeko prest dagoela esanaz agurtu zaigu.

Gaur benetan gauza garrantzitsuak ikasi ditugu denok. Mila esker Letizia.

Argazkiak


[18/01/2013] Tanborrada egoitzan

Bigarren eta hirugarren mailako umeak zaharren egoitzara joan dira tanborrada jo, gure aitona amonei bizi poza eman  eta apurtxo bat alaitzera.

Bertakoek biziki eskertu digute gure umore ona eta beraiek ere dotore jo dute . Haurrek bide batez eskuzabaltasuna eta maitasuna erakustearen garrantziaz jabetzeko pausu txiki bat eman dute. (Argazkiak)

Gora San Sebastian!


[17/01/2013]

Bihar arratsaldean, urtero bezala, danborrada egingo dugu, baina euria iragarri dutenez, Miruaitz frontoian izango da.

Hasiera  15:30 aldera izango da eta 16:00etarako amaituko da.

Ondoren  zestako entrenamenduak daudenez bukatu bezain laister kantxa libre uzteko eskatu digute.

 


[16/12/2012] Oharrak

Ezetz asmatu zenbat mobil batu ditugun?


[11/12/2012] Argazkiak Anoetan

Seigarren mailakoak zintzo zintzo portatu ziren Donostian. Beraiei esker Realak puntu bat eskuratu omen zuen  eta argazkiak  bidali zizkiguten Anoetatik.

 

 

 

 


[05/12/2012] Reala -Getafe

Datorren larunbatean ,abenduak 8, arratsaldeko lauretan Realak Getaferen kontra jokatuko du Anoetan. 

Seigarren  mailako neska mutilak Ibana eta Taniarekin joango dira partida ikustera. Animo!!!

 

 


[04/12/2012] Jostailuak

Jostailuak eta opariak jaso eta banatzeko kanpainari buruzko informazioa hemen aurkituko duzue.

 

 

 

 


[15/11/2012] Mobilak

lortu ditugu


 

 


[13/11/2012] Samielatik Cumbibirara gosari solidarioa

Bai, dudarik gabe, aspaldian egoera ekonomikoa ez da ona.

Badaude beste batzuk gu baino une latzagoak jasaten ari direnak ordea.

Hala esan digu Leticia Arrunategik, Ima Sumaken ahizpak, Peruko Hego Cumbibiratik.

500 biztanle bizi diren auzoan ez dute ur korronterik, ezta estolderiarik ere, eta argi indar eskas eskasa dute.  Janaria oso urri eta gosaltzeko esnea erosteko xentimorik ez.

Gu haiei laguntzera prestatu gatzaizkie. Zergaitik? Gosaria egiteko dirua bidali nahi diegulako eta era berean gu geu aberastuko garelako. Eskuzabaltasuna, elkarkidetza eta besteenganako begiruneak ematen duen bizipoza ordainezina delako.

Zer bururatu zaigun? Ikastetxeko egutegia egin  eta saltzea. Lortutako diruarekin ahal denik luzaroen gosaria ematea Cumbibirarrei, batez ere haurrei.

Egutegi horretan irakasle, Samielako langile guztiak, eta zuen seme alaben argazkiak agertuko dira dotore-dotore atondurik hamabi hilabetetako orrietan

Leticiak ondo ezagutzen ditu hango beharrak eta hemendik bidalitako gutxirekin han lan handia egin izan du sarritan. Proiektu honi “Samielatik Cucunbibirara gosari solidarioa” deitu diogu.

Horretarako zuen baimena eta laguntza eskatzen dizuegu.

Horrela, huskeria baten truke, etxean oroigarri eder bat izateaz gain gure familiek besteko suerterik ez dutenen egoera larria apurtxo bat arin dezakegu.

Aurrerantzean izango duzue guzti honen berri gehiago.

Norbaitek proiektu honetan parte hartzeko eragozpenik balu abisatzea eskertuko genizueke.

Eskerrik asko. 


[18/10/2012] Mugikorrak

Dagoeneko 75 mugikor lortu ditugu.


atras 1 | 2 | 3 ... 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak