[11/10/2012] Eman zure estaldura

Gure ikastetxean “Angelman” sindromea duen  ikaslea dugu  Aitor. Oso mutiko alaia eta maitagarria.

 

Gaixotasun hau neurogenetikoa, oso arraroa eta nahiko ezezaguna da.

 

ASA-k, Angelman sindromea duten umeen familien elkarteak, laguntza handia eskeintzen die elkarkideei eta ikerketan ere saiatzen dira.

Guk ere gure laguntza eskain  diezaiekegu. Oso erraza da: etxean ditugun telefono mugikor zaharrak hartu eta eskolara ekarri. Allendek jasoko ditu. Biltzen diren guztiak telefono konpaniei salduko zaizkie eta dirua familiei laguntzeko eta Angelmani buruzko ikerketak egiteko bideratuko da.

 

Bakarrik mugikorrak eta tabletak bateriarekin jasotzen dituzte kargadorerik gabe.

 

Zabal ezazue mezua zuen etxe, lagun eta inguruan eta ekarri ahal dituzuen guztiak. Hainbat familiak benetan eskertuko dizue eta.

 

Eskerrik asko!!

Informazio gehiago nahi izanez gero hemen aurkituko duzue

www.angelman-asa.org


[02/10/2012] Gure ametsa dantza taldea

GURE AMETSA dantza taldearen oharra:

2012-2013 ikasturtean dantza taldean parte hartu nahi duten haur guztiek izena emateko aukera izango dute datorren ostegunean, hilak 4.

Adina: 5 urtetik gorakoak. (HH3)

Non:   dantza taldearen lokalean

Noiz:  datorren ostegunean, hilak 4, 17:00etatik 19:00etara.

Oharrak:

·         Izena ematerakoan urteko kuota ordaindu behar da. Haur bat: 40€; 2 haur: 70€; 3 haur: 90€.

·         Eskolaz kanpoko ekintzen ordutegia ekarri.

 


[01/10/2012] Eskola kirola

Eskola kiroletik 2012-13 ikasturterako talde eta zerrendak helarazi dizkigute


[28/09/2012] San Miguel eguna

Bihar, irailak 28, San Miguel gure zaindariaren eguna da. Guk gaur bertan ospatuko dugu arratsaldeko ordubietatik aurrera. Horretarako jolasak antolatu ditugu, ondoren buruhandiak irtengo dira eta txokolatada  eder batekin bukatuko dugu.

Aupa San Migue!!!

 

 


[25/09/2012] Greba


 Ikastetxean irailaren 26ko grebak edukiko duen eraginari buruzko oharra  :        

-      Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan (0-3 urte), gutxienezko zerbitzuak bakarrik eskeiniko dira, hau da, hezitzaile bakarra egongo da.

-      Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan irakasle batzuk greba egin behar dute eta beste batzuk ez, aukera duzue haurra ekartzeko edo ez.

-      Sukaldariak greba egin behar du, beraz ez da janaririk egongo.


[19/09/2012] Zenbait ohar

Ludotekatik, Parrokiatik eta "Sorginerreka" eskalada taldetik zenbait ohar helarazi dizkigute.

 

 

 


[07/09/2012] Jangela

Datorren astelehenean, hilak 17, jangela zerbitzua martxan jarriko da. Izen emate orria eta informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

 

 

 


[31/08/2012] Bueltatu gara

Hemen gaude berriro indarberrituta eta lanari  gogoz ekiteko asmo sendoarekin.

Has gaitezen ba materiala prestatzen!

Horretarako hemen dituzue liburuak erosteko baliagarri izango zaizkizuen zenbait ohar.

 

 

 


[25/06/2012] Ikasturte berrirako

Ikasturtea bukatutzat eman dezakegu. Iadanik datorrena prestatzen hasi gara eta ezer ez ahazteko hona hemen ohartxo batzuk.

 

 

 


[25/06/2012] Haurtzaindegitik oharrak

Datorren ikasturteari begira haurtzaindegitik honako ohar hauek luzatu dituzte.

0 urteko gelara doazenentzat, hau da, 2012 jaiotako haurrentzat. 

Urtebeteko gelara doazenentzat, hau da, 2011 jaiotako haurrentzat.

Bi urteko gelara doazenentzat, hau da, 2010 jaiotako haurrentzat.

 


atras 1 | 2 | 3 ... 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 adelante
 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak