• ASISTENTZIA
    • Eskolara etortzea derrigorrezkoa da
    • Ez etortzeak, arrazoitutakoa izan edo ez, dagokien agintariei aditzera emango zaie
  • ORDUKOTASUNA
    • Eskolara ordurako etorri behar da
  • MATERIALA
    • Eskolako materialak eta ondasunak zaindu eta errespetatu egin behar dira, garbitasuna eta ordena mantenduz
    • Egunero behar den materiala ekartzeko ardura izan behar du ikasleak
    • Agendaren erabilera nahitaezkoa da. Galdu edo apurtuz gero berri norberak erosi beharko du
  • ERRESPETUA
    • Ikasle, irakasle eta ikastetxeko langileekiko begirunea derrigorrezkoa da
    • Ez da esparru honetan inolako hutsegiterik onartuko
  • LANA
    • Beste ikaskideek ikasteko duten eskubia errespetatu behar da
    • Etxeko lanak egin behar dira
    • Arlo guztietan interesa erakustea eta proposatzen diren jardueretan parte hartzea ezinbestekoa da

 

Edozein arau hauste familiari aditzera emango zaio umearen agendaren bidez eta gurasoek sinatuta bueltatu beharko dute

 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak