Mende bat baino gehiago da San Miguel ikastetxea kristau baloreak oinarritzat hartuta Mutrikuko herritarrak eskolatzen hasi zela. Gaur egun gure hezkuntza proiektuan balore horiek jarraituz aldaketei arreta berezia eskaintzen diogu.

 

Mutrikun bizi dugun hizkuntza, iritzia eta kultura aniztasuna oso kontutan hartzen ditugu eta bereizgarri horien aldeko apustua egiten dugu: euskara behar bezala hitz eginez, euskal kultura ezagutzearen eta bizi izatearen aldekoak gara, aldi berean inguruko beste hizkuntzak ezagutuz eta teknologia berriak erabiliz irakaslego egonkor eta prestatuarekin batera kalitatezko hezkunta eskeintzen diegu gure ikasleei.

 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak