SAN MIGUEL EGUNA

 

Irailaren 29an, San Miguel gure zaindariaren egun handia zen. Guk ospatu genuenean eguraldia primeran portatu zen.

Hasteko, 5 eta 6. mailakoek komentuko eukaristian parte hartu zuten. Ondoren jolas ordu osoa goxoki eta puxiken artean eman genuen.

Arratsaldean musikak guztion bihotzak alaitzen zituen bitartean joku ziragarriak antolatu zituzten seigarren mailakoek, gainera parte hartzaile guztiek izan zuten bere saria.

Ondoren han agertu ziren buruhandiak, burua baldarra izan arren hankak arinak zituztela erakutsiz.

Azkenean, nola ez, txokolate goxo goxoa dastatzeko aukera izan genuen.

Benetan ederra pasatu genuen arratsaldea! Zorionak San Miguel ikastetxea osatzen duen elkarte bikainari: zuzendari, guraso, ikasle, ikasleohi eta irakasle guztioi.

Besterik gabe agurtzen zaituztegu eta San Miguel Goi Aingeruak lagun gaitzala hemen beheko “aingerutxo” hauek ondo ondo zaintzen.

Aupa San Miguel!!!!

SAN BLAS EGUNA

 

Urtero bezala, otsailaren 3an San Blas eguneko usadioari jarraituz gure jangelako opilak eta gozokiak otarra batean sartu eta komentura joan ginen bedeinkatzera.

Bazkal ostean gustoraasko jan genituen opil bedeinkatuak…

 

San Blasek zain ditzala ikasle eta irakasleon eztarriak

DOMUND EGUNA

 

Urtero bezala haur behartsuenak kontutan hartuta eta gure laguntzeko asmoa aurrera eramanaz, Urriaren 27an DOMUND eguna ospatu genuen.

Bakoitzak bere ekarpen txikia egin genuen eta gaur egunean bizi dugun krisialdia ikusita emaitza benetan pozgarria iruditu zitzaigun 545,30 € batu bait genituen. Eskerrik asko guztioi eta horrela jarrai dezagun urte askotan

PAKEAREN ASTEA

Egun honi ere ikutu berezia eman genion ikastetxeko haur eta irakasle guztiok.

Astean zehar horma-irudi bat egiten ihardun zuten 6. mailako ikasleek eta bertan  PAKEA hitza agertzen zen hainbat hizkuntza ezberdinetan idatzita.

Urtarrilaren 30an ospatu genuen pakearen eguna isiltasunean gure ikastetxeko jolastokian batu ginen guztiok uso zuri, horma-irudi eta bakeari buruzko 3 abesti eder entzuten genituen bitartean.

Guztiok batera pozik aldarrikatu genuen pakea egun eguzkitsu hartan.

Pakea bedi beti gurekin

 

Haitirako lanparak
 

 
© San Miguel Ikastetxea
Erabilpen baldintzak